Biografia
Alaitz eta Maider Oiartzungo euskal musika taldea izan zen, trikitixa eta panderoa jotzen zituena.
1989. urtean, 14 urte zituztela, Alaitz Telletxea (trikitixa) eta Maider Zabalegi (panderoa) oiartzuarrak txapelketetan parte hartzen hasi ziren, era honetan beren heziketa herrikoia zabalduz, fandango, arin arin, porrusalda eta abarrez, plaza edota afariak alaitzen. Tradizioa mamitu zuten arren, kanpoko musika joerak jaso eta entzun zituzten, bereganatu arte, beraienak egin arte.
1991. urtean Joseba Tapiaren laguntzat beren lehenengo maketa grabatu zuten. 1995. urtean berriz,bigarren maketa grabatu zuten.
1997. urtean lehen diskoa kaleratu zuten "Alaitz eta Maider" (Elkarlanean)eta harrera oso ona izan zuen, 25.000 ale saldu baitziren.
1999. urtean bigarren diskoa kaleratu dute "Inshala" (Triki-Elkarlanean).
2002an aurkeztu dute hirugarren diskoa "Auskalo" (Triki-Elkarlanean).
2004. urteko abenduaren 18an, lagun askoz inguratuta, haien azken emanaldia eman zuten Oiartzungo Elorsoro kiroldegian
TALDEA
Alaitz eta Maider 1989an elkartu ziren trikiti bikote gisara, eta hamabost urte iraun zuen ibilbide oparoa hasi zuten orduan. Plazarik plaza hasi ziren, soinu eta pandero hutsez aurrena; maketa bat ere grabatu zuten modu horretan. Baina pixkanaka gitarra, bateria eta baxuz osaturiko talde bat bildu zuten beren inguruan. Bigarren maketa ere kaleratu zuten talde moduan.
1997an atera zuten lehen lan luzea, Alaitz eta Maider izenburuarekin . Arrakasta berehalakoa izan zen. Emanaldiak biderkatu egin zitzaizkien, eta jende ugari joaten hasi zen beren kontzertuetara. Garai hartakoak dira beren kanturik ezagunenak: "Txanpon baten truke", "Amets bat" eta beste hainbat. Udako kantu bilakatu ziren aurretik Maixa eta Ixiar edo Gozategi taldearenak izan ziren bezala; nolabait, haien lekukoa hartu zuten.
Joseba Tapiaren laguntzarekin bideratu zen haien sormena; Tapiak berak eta Kepa Junkerak ere neurri handi batean modan jarri zuten triki-pop izeneko esparrua erabili zuten horretarako. Euskal Herritik kanpoko denetariko eragina izan dute: La Bouttine Souriante, John Whelan, Sharon Shanon, The Pretenders, Alanis Morrisette, Manolo Garcia eta beste hainbat.
1999an, Inshala diskoa (Elka atera zuten, eta plazarik plaza ibili ziren atsedenik gabe. Izan ere, trikitixa osagarri nagusi zuten pop taldeek hartua zuten lehen berbena taldeek izan zuten lekua. Eremu hori jorratu zuten nagusiki Alaitzek eta Maiderrek 90eko hamarkadaren amaieran.
2002an, Auskalo hirugarren eta azken diskoa argitaratu zuten; aldaketa nabarmenik ez zuten izan, eta pop melodikoaren bidean jarraitu zuten, xalotasuna eta goxotasuna galdu gabe. Japonian ere jotzen aritu ziren bi aldiz, bertako Brahaman taldearekin. Esperientzia bikaina izan zen, eta beste talde eta bakarlari batzuei ere bidea ireki zieten.
Hurrengo urtean, Alaitz eta Maiderren musika aukeratu zuten